Logo
Preciado, Paul B. (1970-)
Paul B. Preciado filosofoa, arte-komisarioa eta idazlea da. Ezaguna da nazioartean gorputzaren, generoaren eta sexualitatea- ren politikei buruz egin duen lanagatik. Fulbright beka jaso zuen; lehenik, Filosofia eta Generoaren Teoria ikasi zuen, New Yorkeko New School for Social Research-en, eta, bertan, Jacques Derrida-ren eta Agnès Heller-en ikaslea izan zen; gero, Princeton University-n Arkitekturaren Teorian doktoratu zen. Beste zeregin instituzional batzuen artean, Bartzelonako Museu d’Art Contemporani-n Programa Publikoen eta Ikasketa Independenteen Programaren zuzendaria izan da, baita Programa Publikoen komisarioa documenta 14 Kassel eta Atenasen ere, eta Taiwan- go Pabiloiaren komisarioa Venezian, Shu Lea Cheang artistarekin. Gorputzaren Fi- losofia irakasten du New York Unibertsitatean, eta Europako beste unibertsitate batzuetan. "Manifesto Contra-sexual"; "Testo Yonqui, Sexo, drogas y biopolítica"; "Pornotopía"; "Un Apartamento en Urano"; eta "Yo soy el monstruo que os habla" liburuak egin ditu, de- nak Anagramak argitaratuak.
MEDIATEKAN: Bibliografia
ArtxiboAZan