Logo
Ebel, Ren
Ren Ebel Kaliforniako Los Angeles hiriko artista eta idazle bat da, gaur egun Euskal Herrian bizi da.

Hainbat baliabiderekin lan egiten du, hala nola bideoarekin, soinuarekin, testuarekin eta marrazkiarekin. Arte Ederretan graduatu zen, zinema- eta bideoarte-arloan, Kaliforniako Unibertsitatean, San Diegon, eta ikasketa-praktiketan masterra egin zuen Pasadenako (Kalifornia) ArtCenter College of Design-en. Bere bideo-lanak Los Angeleseko Echo Park Film Center-en eta Now Instant Image Hallen erakutsi dira, baita New Yorkeko Spectacle Theater-en ere. Bere idazkiak, Artforum, Mousse eta Friezen erakutsi dira.
Estekak
Ren Ebel webgunea
ArtxiboAZan