Logo
Fernández, Mª Ángeles (1983-)
Extremadurako kazetari hau "Pikara Magazine" aldizkari feministaren koordinatzailea da 2016tik, "Memorias ahogadas" (Pepitas, 2024) lanaren egilekidea ere bai.
Kazetaritzan lizentziaduna, Globalizazio eta Garapeneko masterduna, eta Nazioarteko Informazioko graduondokoa du egina. Bi hamarkada eman ditu bertako eta eskualdeko hedabide espezializatuetan eta orotarikoetan aritzen, agentzietan eta nazioarteko lanetan. Kazetaritza ibilbideari emandako 2020ko Joan Gomis Saria irabazi du urari buruzko lanengatik, eta 2022ko Cepesca V. Saria jasangarritasunari eta ingurumenari buruzko informazio-lanik onenarengatik. Kazetaritza Digitaleko Pedro Zerolo Saria (2017) eta Dionisio Acedo Kazetaritza Saria (2013) ere jaso ditu. “Emergencia climática” (Libros.com, 2021) liburuaren egileetako bat da, eta dozenaka eztabaida-mahaitan, hitzalditan eta tailerretan parte hartu du, kazetaritzaz, komunikazioaz, uraz, giza eskubideez eta estraktibismoaz aritzeko.
ArtxiboAZan