Garbiñe Ortega (Vitoria-Gasteiz, 1981), zinema-kuradorea da. Haren lana nazioartean erakutsi da hainbat instituziotan: Lincoln Center-eko Film Society (NY), Tate Modern, Vienako Film Museum, Pacific Film Archive, Washingtongo National Gallery of Art eta Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroan. Mexikoko Dokumentalen Bira Ibiltariaren programazio-zuzendarikidea izan zen, baita Punto de Vista jaialdiko zuzendari artistikoa (2018-2021) eta ARTIUMeko Z Aretoko komisarioa ere (2021-2022).