- Pamuk, Orhan (1952- )
Orhan Pamuk (Istanbul, 1952).
Arkitekturan eta kazetaritzan trebatua, bere lehen lanekin nabarmentzen hasi zen, eta laster Turkiako literatura berriaren gertakari literario bihurtu zen. John Updikek “El astrólogo y el sultán” izeneko bere eleberriari eskainitako laudorioen ondorioz lortu zuen mundu mailako arrakasta. Harrezkero, nazioarteko hainbat sari jaso ditu, hala nola Frantziako Atzerriko Liburu Onenaren Saria, Italiako Grinzane Cavour Saria eta Dublingo Nazioarteko IMPAC Saria. Bere liburuak hogeita hamar hizkuntzatara baino gehiagotara itzuli dira dagoeneko. 2005ean Alemaniako liburu-saltzaileen Bakearen Saria jaso zuen eta 2006an Literaturako Nobel Saria.
- ArtxiboAZan