Emanuele Coccia filosofoa eta irakasle elkartua da École des hautes études en sciences sociales-en (Paris). Haren ikerketa- eta idazketa-lanak marrazten duen lerro luzeak lotu egiten ditu irudimenaren filosofiari buruzko bere lehen ikerketak –Averroes filosofo eta mediku andalustarraren eskutik– eta landareen bizitzaren eta metamorfosiaren kontzeptuaren azterketa, filosofia eta pentsamendu sentigarriaren ikuspegitik.