Logo
Elahood
Dantza urbanoa eta sorkuntza garaikidea lantzen dituen galiziar talde bat da, Sabela Domínguez eta Julia Laportek osatua. Taldearen sortzaileek dantza profesionalaren esparruko adierazpen-molde zilegi gisa aldarrikatzen dituzte dantza urbanoak, kanpora begirako hizkuntza bisual eta musikala baliatuz. Beren nortasunaren berezko ezaugarriak dira genero-ikuspegia eta queer-ikuspegia. Taldean egiten duten lanaz gainera, lankidetzan dihardute beste profesional batzuekin, interprete edo sortzailekide modura. Eta, jarduera eszenikoan ez ezik, presentzia nabarmena dute komunitate urbanoan eta arlo pedagogikoan.
ArtxiboAZan