Ana G. Lartiteguik 1989an argitaratu zuen lehen obra. Ordutik, haurrentzako liburuak egiten aritzen da ilustratzaile eta ikertzaile gisa. Artikuluak idatzi, hitzaldiak eman, erakusketak komisariatu ditu… Círculo Hexágono ikerketa-taldea eta haren saiakera laburren bilduma koordinatzen ditu. Eta batzuetan, fikzioa ere idazten du, hala nola “La nave de los necios” (A fin de cuentos, 2023) lanean.