Gizarte eta kultura antropologoa formazioz, idazlea eta irakaslea ofizioz. 2020an eman zuen argitara bere lehen eleberri laburra, "Ibaiertzeko ipuina" (Elkar); Bilboko Liburu Azokako Zazpi Kale Saria irabazi zuen harekin, eta galegora itzulita dago egun.
2023an argitaratu zen bere bigarren liburua, “Cayo Hueso” (Elkar), Eusko Jaurlaritzak nobela laburrak idazteko ematen duen laguntzarekin. Elkar argitaletxeak eta Beasaingo Udalak antolatzen duten Igartza Sariko epaimahaikide izan da 2021. eta 2022. Urteetan. Gaur egun ohiko kolaboratzailea da Berria egunkarian.