Logo
Santesteban, Arantza (1979- )
Arantza Santesteban (Iruña, 1979) historialari, zinemagile eta ikertzaile independentea da. Historian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Bartzelonako Francesca Bonnemaison zentroan osatu du ikus-entzunezko arteetako prestakuntza Sormenezko dokumentaleko diplomaturarekin. Besteak beste, Passatgeres (2012), Euritan (2017), 918 GAU (2021) eta Liluraren contra (2021) filmak zuzendu ditu.

2019az geroztik, doktorego-tesia prestatzen ari da Lisboako Arte Ederretako Unibertsitatean, Susana de Sousa Dias eta Ana Longonirekin, zinema-irudikapena, feminismoa eta euskal gatazka politikoa lotzen dituzten gaiak ikertzen.
ArtxiboAZan