Juan Pablo Villalobos (Guadalajara, Mexiko, 1973). Hogei hizkuntzatara itzuli da bere lana. Gaur egun Bartzelonan bizi da, eta, bertan, literatura-tailerrak ematen ditu eta idazketa- eta literatura-irakaslea da Pompeu Fabra Unibertsitatean eta Kataluniako Zinema eta Ikus-entzunezkoen Goi Eskolan. Brasilgo hainbat narratzaileren lanak itzuli ditu.
Sei eleberriren egilea da: Peluquería y letras (2022), La invasión del pueblo del espíritu (2020), No voy a pedirle a nadie que me crea (Herralde saria 2016), Te vendo un perro (2015), Si viviéramos en un lugar normal (2012) eta Fiesta en la madriguera (2010).