Lilian Weikert La Plasita Sevillako arkitektura- eta kultura-proiektuen estudioko kidea da. Topagune horretan, proiektu artistikoak, enpresarialak, publikoak eta pribatuak biltzen dira.
Lilian matematikaria da Berlingo Unibertsitate Teknikoan (Alemania), eta masterra du egina Paisaiaren Babes, Kudeaketa eta Antolaketan (Universidad Hispalense). Paisajista izateko prestakuntzan, bereziki interesatu da pertzepzio-prozesuak eta zentzumenek bizitza-ingurunea ezagutzeko duten garrantzia aztertzen. Haren ustez, paisaia bitarteko bikaina da hezkuntzarako, ez bakarrik ingurumen-hezkuntzarako, balioetan oinarritutako hezkuntzarako ere bai. Paisaiaren Jardunbide Egokien katalogoak idazten lagundu du, Herri Lan Sailarentzat eta Ingurumen Ministerioarentzat.