- Dimitrakaki, Angela (1968- )
- Idazlea da, eta Artearen Historia eta
Teoriako irakasle titularra, Edinburgoko
Unibertsitatean.
Marxismoa eta feminismoa dira bere
ikerkuntza-arlo nagusiak eta idatzi dituen
liburuen artean aipatzekoak dira Gender,
ArtWork and the Global Imperative: A
Materialist Feminist Critique (2013),
Economy: Art, Production and the Subject
in the 21st Century (2015, Kirsten Lloydekin
batera argitaratua), Politics in a Glass
Case: Feminism, Exhibition Cultures and
Curatorial Transgressions (2013, Lara
Perryrekin batera argitaratua) eta Artea
eta Globalizazioa: zeinu postmodernotik
hondar biopolitikora (2013), bere jatorrizko
hizkuntzan, grezieraz, idatzia.
Egun, Feminism, Art, Capitalism eta The
Economic Subjects of Contemporary
Art liburuetan lanean ari da. Ugalketa
sozialaren feminismoari buruz Historical
Materialism: Research in Critical Marxist
Theory aldizkariak 2016an kaleratu zuen
zenbaki berezian (24/2) parte hartu zuen
eta Third Text aldizkariak 2017an ugalketa
sozialari buruz argitaratuko duenean ere
parte hartuko du.
Gainera, eleberriak idazten ditu grezieraz, azkena 2015ean argitaratu zuen Aeroplast da
(xehetasunak Ersilia literatura-agentziaren webgunean: http://ersilialit.com/cms/?page_id=455).
Hurrengo esteka honetan Angelak 2015ean
Radio Web MACBA irratian emandako
elkarrizketa entzun daiteke: http://rwm.macba.
cat/en/sonia/angela-dimitrakaki-agf/capsula
- ArtxiboAZan