Arabako Lasierra herrian kokatutako sorkuntza, esperimentazio, prestakuntza eta egonaldi artistikoen gunea da Azala. 2008. urtetik Lasierrako 11 biztanleez gain, Azala forma, espezie, azpiespezie eta nazionalitate ezberdinetan bizi izan diren pertsona guztiak batzen dira: artistak, ikertzaileak, kultur bitartekariak, sendatzaileak, hezitzaileak eta ekintzaileak.
Espazioaren lan ardatzetako batzuk dira gorpuztasuna, performatibitatea, hitza, hizkuntza, ahotsa, irudia, materialtasuna, soinua, landa eremua eta lurraldea. 2017. urtean, Azalak Gure Artea saria jaso zuen Eusko Jaurlaritzaren eskutik, hamarkada batean arteen arloan egindako lanaren aitorpen gisa.