Maite Garbayo Maeztu arte ikertzaile
eta kritikaria da. Historian lizentziaduna
da Euskal Herriko Unibertsitatean eta
Ikus-arteen maisua Mexikoko Unibertsitate
Nazional Autonomoan. Arte kritikari gisa,
A*DESKen ohiko kolaboratzailea da, eta
zenbait katalogo eta monografiatarako
testuen egilea. Lizentziatura amaitu zuenetik, teoria kritiko feministan espezializatu
zen, eta ikertzaile lana irakaskuntzarekin
eta arte-hezkuntzarekin uztartzen du.
2009an DEA aurkeztu zuen Euskal Herriko
Unibertsitatean, ’Artes y feminismos: una
aproximación a las prácticas artísticas en
el Estado español’ izenburuarekin. Gaur
egun doktore-tesia ari da egiten, eta,
bertan, teoria feministen eta praktika performatiboen arteko harremanak arakatzen
ditu.