- Deller, Jeremy (1966- )
- (Londres, 1966). Artearen Historiako ikasketak egin zituen Londresko Unibertsitateko Courtauld Institute of Art-en. 2004an Turner Prize irabazi zuen, eta 2010 Royal Society of the Arts-en Albert Medal saria eman zioten.
Bideoarekin, eskulturarekin eta grafikoarekin lan egin izan du, besteak beste, baina bere obrak elkarlaneko proiektuekin lortu du eraginik handiena, ‘re-enactment’ erakoekin eta arte publikoarekin. Horietan oinarrituz, gogoeta egiten du Ingalaterrako herri-kultura postindustrialaren inguruan.
Honako hauek daude bere proiekturik garrantzitsuenen artean, besteak beste: ‘Acid Brass’ (1997), ‘Folk Archive’ (1999tik aurrera) Alan Kanerekin elkarlanean, ‘The Battle of Orgreave’ (2001), ‘Procession’ (2009) eta ‘Sacrilege’ (2012). Hauek dira bere erakusketarik azpimarragarrienetako batzuk: ‘English Magic’, Veneziako 55. Bienaleko pabiloi britainiarrerako (2013), ‘Joy in People’ atzera begirakoa, Hayward Galleryn (2012), ‘Carte Blanche à Jeremy Deller’, Pariseko Palais de Tokyon (2008). Beste hainbestean, komisario-proiektu nabarmenak garatu ditu: ‘All That Is Solid Melts Into Air’ (2013), ‘The Bruce Lacey Experience’ (2012) eta ‘British Council Collection: My Yard’ (2009), besteak beste.
- ArtxiboAZan