Geneviève Fraisse pentsaera feministaren
historialaria eta filosofoa da, bai eta CNRS
erakundeko ikerketa-buru emeritua ere.
1975ean, Les révoltes logiques aldizkaria
sortu zuen, Jacques Rancière bultzatzailearekin batera. 1991n, Histoire des femmes en
Occident sailaren atal bat zuzendu zuen (4.
liburukia, XIX. mendeari buruzkoa), Michelle
Perrot eta Georges Duby izanik gidari.
Sexuen arteko liskarren historiari buruzko
azterlanak egin ditu, ikuspegi epistemologiko
eta politikotik. Liburu ugari idatzi ditu; besteak
beste, Muse de la raison, démocratie
exclusive et différence des sexes (1989),
Les femmes et leur histoire (1998), Du
consentement (2007), A côté du genre, sexe
et philosophie de l’égalité (2010), Les Excès
du genre, concept, image, nudité (2014)
eta La Sexuation du monde, Réflexions sur
l’émancipation (2016).