Logo
Battersby, Christine (1946- )
Christine Battersby Filosofia Saileko irakasle emeritua, eta Filosofia, Literatura eta Arte Ikerkuntzako Zentroko kide laguntzailea da Warwick Unibertsitatean, Erresuma Batuan. Lan hauen egilea da: Gender and Genious: Towards a Feminist Aesthetics (The Women’s Press eta Indiana University Press, 1989, 1994); The Phenomenal Woman: Feminist Metaphysics and the Patterns of Identity (Polity eta Routledge, 1998) eta The Sublime, Terror and Human Difference (Routledge, 2007). Horrez gain, artikuluak idatzi ditu estetika feministaz, metafisika feministaz eta filosofia eta kulturaren historiaz. Oraintsuko argitalpenetan, kapitulu hauek ditu jasota: Feminist Aesthetics and the Categories of the Beautiful and the Sublime, Routledge Companion-ek argitaratua Filosofia Feministaren arloan, Ann Carry et al. ed. (2017); eta Natality, Materiality, Maternity: The Sublime and the Grotesque in Contemporary Sculpture, Amatasuna Literaturan eta Kulturan aztertzeko, Gill Rye et al. ed. (Routledge 2017).
ArtxiboAZan