Erlea Maneros Zabala (Bilbo, 1977)
Glasgow-eko Arte Eskolan eta Kaliforniako
Arteetako Institutuan ikasi zuen. Kalifornian
bizi da, Joshue Tree-n, eta han egiten du
lan. Besteak beste, instituzio hauetan izan
ditu lanak erakusgai: Museo Nacional
Centro de Arte Reina Sofía (Madril),
Museo Experimental El Eco (Mexiko Hiria),
REDCAT (Los Angeles), Guggenheim
Museoa (Bilbo), CAPC Musée d’Art
Contemporain (Bordele) eta Bombas Gens
Centre d’Art (Valentzia).