Irakasle eta ikertzaile atxikia da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Sailean. Phd da Nevadako Unibertsitatean (Reno, AEB), Euskal Ikasketetan aipamenarekin; Garapen Ikasketetan doktorea da UPV/EHUn, eta Informazio Zientzietan lizentziaduna UPV/EHUn. Gaur egun, irakaslea da Ikus-entzunezko Sormen Prozesuak eta Komunikazioaren Teoriak irakasgaietan. Gainera, irakaslea da UPV/EHUren Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterrean eta UPV/EHU-EiTB Multimedia Komunikazioa Masterrean.
Ikerketaren arloan, JOSAFCON (Condiciones de seguridad de periodistas españoles que cubren conflictos: elementos definitorios y análisis de su seguridad antes, durante y después de la cobertura) eta La audiencia de los medios en lenguas minoritarias europeas: realidad, estrategias y retos del grupo de investigadores HEKA ikerketa proiektuetan ari da lanean gaur egun. EAEko ikus-entzunezko ekoiztetxeetan eta Nafarroako tokiko irratietan lan egin zuen, hamar urtetik gora. Idatzizko zein ikus-entzunezko hainbat komunikabidetan kolaboratzen du.