- Puleo, Alicia H. (1952- )
Alicia Puleo filosofoa, irakaslea eta idazlea da. Ekofeminismoari buruz idatzi dituen saioak Espainian, Frantzian, Estatu Batuetan, Italian, Portugalen, Brasilen eta Amerikan eta Europako beste herrialde batzuetan argitaratu dira; bere planteamendu ez esentzialista hartu zen Madrilen 2012an sortutako Sare Ekofeministako oinarri teoriko gisa.
Liburu ugari eman ditu argitara, besteak beste: Ecofeminismo para otro mundo posible, Ecología y Género en diálogo interdisciplinar, Dialéctica de la sexualidad: Género y sexo en la Filosofía Contemporánea (finalista izan zen Saiakerako Sari Nazionalean), La Ilustración olvidada: La polémica de los sexos en el siglo XVIII, La Filosofía contemporánea desde una perspectiva no androcéntrica, Cómo leer a Schopenhauer, Figuras del Otro en la Ilustración francesa, Filosofía, Género y pensamiento crítico, El reto de la igualdad de género. Nuevas perspectivas en Ética y Filosofía Política.
Filosofian doktorea da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsetik eta Filosofia Moral eta Politikoko irakasle titularra Valladolideko Unibertsitatean. Unibertsitate horretako Genero Ikasketan Katedrako Kontseiluko kidea da, eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Ikerketa Feministen Institutuko Kontseilukoa ere bai. Azkenengo Unibertsitate horretan Cèlia Amorósek sortutako filosofia eta feminismoaren mintegi aitzindarian hartu du parte, eta Feminismoa eta ekologia eta Sexualitateari buruzko diskurtsoa eta Kritika feminista ikastaroak zuzendu ditu. 2014az geroztik Cádetra argitaletxeko Feminismos bildumako zuzendaria da.
- ArtxiboAZan