Logo
Lari Produkzioak
Plataformak haurrentzako piezak garatzen ditu, aniztasunari buruzko lana jorratzeko. 2019an Azkuna Zentroan estreinatu zen Meri, Mari eta Lari ikuskizunarekin jaio zen. Antzezlan horrek sexu eta genero ugariak, familia-eredu desberdinak, gure beldurrak saihesteko era eta, azken batean, askatasuna ditu hizpide. Zaintzaren dantza lanak jarraipena ematen dio helburu horri, eta mezua zaintzaren eremu desberdinetara zuzentzen du: erantzunkidetasun-ereduak finkatuz, autozaintza eta autoestimua sustatuz, ingurumena zainduz eta desberdina dena babestea bultzatuz, eredu sozial inklusibo baten bidez.
ArtxiboAZan