Núria Guiu dantzaria eta koreografoa da, Bartzelonako Teatroko Institutuan graduatua. Dantzari gisa egin duen ibilbidean profesionalean, konpainia hauetan egon da, besteak beste: IT Dansa edo La Veronal, Cullberg Ballet (Se), Gisele Vienne (Fr), Carte Blanche Dance Company (No), Jasmin Vardimon (Uk), Kobalt Works (Be), Ingri Fiksdal (no). 2009 urtetik 2010era bitartean, Kamuyot proiektuan hartu zuen parte; Batsheva Dance Company konpainian ikusle nerabeentzat bideratutako pieza bat zen. 2012an La Muda sortu zuen, Osloko Operan estreinatutako talde-pieza bat. 2014an Portal eratu zuen, eta Bergeneko Oktoberdans Jaialdian eta Bartzelonako PAMeko Hiroshima Aretoan estreinatu.
Haren azken lana, Likes, Europako Aerowaves 2018 plataforman aukeratu dute. Horrez gain, truke artistikorako Europako Tryangle (Dusseldorf 2012) eta Monsoon (Antwerpen 2017) plataformetan parte hartu izan du; azken hori Asiaren eta Europaren arteko truke artistikorako plataforma da.