Kazetaria eta idazlea da. Televisión de Catalunyan lan egin du kronista kultural, erredaktoreburu eta albistegietako buruorde gisa.
Bere lehen eleberria, “Argelagues” (Edicions Proa, 2016), arrakasta literario handia izan zen. XX. mendean, Vallèseko ehungintzako fabriken lan-munduan bidea egiteko borrokatu ziren hiru emakumeren istorioa kontatzen du. Lau urte geroago, bigarren eleberria iritsi zen, “Ca la Wenling” (Edicions Proa, 2020), Gràcia auzora negozio bat irekitzera iristen den emakume migratzaile txinatar baten eta bere familiaren erretratua. Azken lana “Les nostres mares” (Edicions Proa, 2022) da. “Nuestras Madres” (consonni, 2023) lanak Sant Jordi 2022 saria irabazi du, eta fenomeno editorial bat izan da Katalunian. Bizitza-erreferente diren emakumeen belaunaldi baten ospakizun literarioa da. Bere lanak ingelesera, gaztelaniara, frantsesera eta italierara itzuli dituzte.