Fermín Jiménez Landaren lanak ekintzak, bideoak, argazkiak, objektuak, instalazioak eta esku-hartze publikoak hartzen ditu barne.
Abiaburu dituen egoera eta narrazioetan, desitxuratu egiten da errealitaterik enpirikoenaren eta pasadizorik gertagaitzenaren arteko muga.
Bere ekintzetan, gutxieneko esku-hartzea egiten du errealitatean, eta eguneroko erritoen azterketa ludikoa egiten du. Aldi bateko egoera txikiak dira, eta askotan objektu, arrasto eta edozein motatako dokumentaziotan trinkotzen dira. Egiten dituen lan batzuetan ukiezina dena ukigarri bilakatzen da, edo partikularretik unibertsalera igarotzen da, eta alderantziz. Asko interesatzen zaio partekatua dena, zurrumurrua, umorea, abiatzea ahalik eta aukerarik zabalenetik. Oso gutxi interesatzen zaizkio erabat amaituta dauden eta oso birtuosoak diren objektuak.
Toki hauetan erakutsi ditu lanak: Manifesta 11 Bienala, Zapopan-eko MAZ museoak, Artium, MUSAC, CA2M eta Oteiza, Künstlerhaus Bethanien, Centro Botín, La Casa Encendida eta Moisés Pérez de Albéniz, Travesía Cuatro, Nogueras Blanchard eta Angels Barcelona galeriak. Lan egin du Consonni, Hagako 1646 eta Helsinkiko HIAPekin.