Logo
Alonso, Azahara (1988- )
Filosofian lizentziaduna da, eta "Bajas presiones" (Trea, 2016) aforismoen liburua, "Gestar un topico" (RIL, 2020) poema-liburua eta Gozo (Siruela, 2023) eleberria eman ditu argitara. Hainbat antologiatan parte hartu du, besteak beste, “Bajo el signo de Atenea” (Renacimiento, 2017), “El gran libro de Satán” (Blackie Books, 2021) eta “El gran libro de los pájaros” (Blackie Books, 2023) izenekoetan. Hotel Kafka idazketa-eskolako koordinatzailea, eta kultura-kudeatzailea izan da José Hierro Poesia Zentroa Fundazioan. Horrez gain, El Corte Inglésen Ámbito cultural argitalpena koordinatu du, Nayagua aldizkariko erredakzio-kontseiluko kide izan da eta eldiario.es-en Diario Kafka kultura-gehigarriaren mahaiko editorea izan da. Zuzendu, literatura-kritika idatzi eta idazketa-eskolak ematen ditu.
ArtxiboAZan