Logo
Mayer, Mónica (1954- )
Mónica Mayerrek (DF, 1954) ikusarteak ikasi zituen ENAPen, eta AEBetako Goddard Collegen lortu zuen artearen soziologiako maisutza. Karreraren hasieratik, artearen definizioekin ados egon ez den artista izan da. Ikuspegi integrala garatu du; izan ere, performance, marrazki edo esku-hartzeez gain, idaztea, irakastea eta erkidegoan aktiboki parte hartzea bere arte-produkzioaren partetzat hartzen du. Mexikon performancearen aitzaindaritzat daukate, eta, nazioartean, arte feministaren aitzindaritzat. Maris Bustamanterekin ’Polvo de Gallina Negra’ arte feministako taldea sortu zuen 1983an, eta, 1989az geroztik, Víctor Lermarekin lan egiten du ’Pinto mi Raya’ proiektuan. Sortzaileen Sistema Nazionaleko kidea da.
ArtxiboAZan