Eliza Gluckman New Hall Art Collection-eko
kuradorea da, Cambridgeko Unibertsitateko
Murray Edwards College-n. Espazio horretan
dago bilduta Europan emakume artistek
sortutako arte modernoko eta garaikideko
lan-bildumarik handiena. Arte Ederrak
ikasi zituen Edinburgoko Unibertsitatean,
eta Curating Comtemporary Art masterra
egin zuen Royal College of Art-en. Hor,
Asiako Hego-ekialdeko arte garaikidean
espezializatutako jakintza barneratu zuen.
A Woman´s Place proiektua sortu zuen
Lucy Dayrekin batera. Hor, site-specific-a
eta ikuspegi historikotik nabarmenak diren
lekuak erabili zituen; horrez gain, enkarguak
eta ekitaldiak egin zituen, emakume baten
eta espazioaren arteko interakzioa ikertzeko,
eta gizarte aldakorrak praktika artistikoan
gaur egun eragiten jarraitzeko duen modua
lantzeko.