Bob Pop (Madril, 1971). Telebistan, irratian eta hedabide idatzietan egindako lanagatik gehien jarraitutako kultura- eta gizarte-kazetarietako bat da.
Hainbat liburu argitaratu ditu, besteak beste, Mansos (2010), Un miércoles de enero (2018) eta Días ajenos (2019) egunkarien bi liburukiak. Azken hauek, egileak antzerki-bakarrizketa moduan moldatu ditu. Maricón perdido telesail autobiografikoaren sortzaile eta gidoilaria da. Estreinatu zen 2021eko ekainean, eta Ondas saria eta GLAAD Award jaso ditu.