Logo
Radithor
Radithor da Yeray Portilloren ezizena. Eclectic Reactions musika elektronikoko zigiluaren sortzaileetako bat da bera, WLDVrekin batera. Distopia Club kolektibo/promotorearen sortzaileetako bat ere bada, eta Uhin fanzinearen arduraduna, Antton Iturberen ondoan. DJ eta ekoizle gisa, espazio eta jaialdi ugaritatik igaro da, besteak beste, hauetatik: Mugako Festibala, Vocoder Club, Femur Club, Club Le Larraskito, Fever, Dabadaba, Jimmy Jazz, Zarata Fest eta MEM. Bere lanak hainbat alderdi hartzen ditu barne, hala nola musika esperimentala, industriala, IDMa, technoa, ambient-a edo dronea. Zuzeneko saioetan giro hipnotikoak eta zinematikoak sortzen ditu hainbat tresna uztartuz.
ArtxiboAZan