Lorea Burge artista independientea da, performancea, koreografia, inprobisazioa, soinu-artea eta marrazketa lantzen ditu.
Gaur egun, gorputzak musika sortzeko modu ezberdinak aztertzen ditu, mugimendua eta espazioa tresna gisa erabiliz.
Unbaptised Infants (est. 2015) kolektiboaren parte da Hannah Parsons (UK) eta Josefina Rozenwasserekin batera (AR/ES) soinu-dantzako ikuskizun esperimentalak eta murgitzaileak sortuz. Hiru lan sortu dituzte eta Erresuma Batuan zein Espainian zehar girak egin izan dituzte. Lorea hainbat espaziotan aritu da, hala nola galerietan, paisai naturaletan eta Europako zein Asiako maila handiko taberna eta antzokietan.