Logo
Villot de Diego, Maia (1977- )
Sevilla, 1977. Artista, liburu-saltzailea eta komisarioa da, besteak beste. Bilbon bizi da. Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta eskulturan espezializatu zen. Ikasten ari zela hasi zen arte eszenikoekin interesa hartzen eta antzerkian, dantzan, korografian eta performancean trebatzen. 2004az geroztik, sormen-lan kolektiboetan lan egiten hasi zen beste artista batzuekin, performancea eginez. Honako performance hauek sortu ditu bakarka: Las que son O-Diosas, Play-Back en Directo, Échale la culpa I, II eta III, Lectura I eta II, eta BIDIMENSIONAL. Bere lana hainbat lekutan aurkeztu du: Iruñean (Inmediaciones jaialdia, Nivel F eta Nafarroako Museoa), Bilbon (BAD jaialdia, Zarata Fest eta La Cosa en Casa), Donostian (Tabakalera), Bartzelonan (La estrategia doméstica) eta Madrilen (Pradillo antzokia eta Zarata Fest). Isaak Erdoziarekin batera La Cosa en Casa antolatzen du. Topaketa horretan, hainbat diziplinatako artistak etxeko testuinguruetan erakusten dituzte euren lanak. Azken hiru urteetan komisarioa izan da Tabakalera Taulara zikloan. Udako programazio hori arte eszenikoei eta performanceari lotuta dago eta Tabakalera eraikineko (Donostia) terrazan egiten da.
ArtxiboAZan