Irati Inoriza (Balmaseda, 1992), Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Garaikideko Ikerketako doktoregaia. Brnoko Unibertsitateko Performanceko Atelier-en espezializatu zituen ikasketak (Txekiar Errepublika, 2014). Aukeratu zuten Injuven 18/19, Montehermosoren erakusketa-programan (Gasteiz, 2019) eta Eusko Jaurlaritzaren 2019ko Ekoizpen Artistikoan; eta haren piezak leku hauetan egon dira ikusgai: Sala Amadis (Madril, 2020), Rekalde Aretoa (Bilbo, 2020), ZSenne Art Lab (Brusela, 2019), Pablo’s Birthday Gallery (NY, 2019) eta A-DASH Space (Atenas, 2018). Exposición de Artista Casal Solleric 2017 saria irabazi zuen, eta hainbat egonaldi artistiko egin ditu: Uharten (Nafarroa, 2019), L’Estruchen (Bartzelona, 2017), Bilbao Arte Fundazioan (Bilbo, 2016) eta Farm Cultural Parken (Sizilia, 2014).