Yvonne P. Dodererrek (Alemania)
Stuttgarteko Ikerketa Transdiziplinar eta
Kultur Ekoizpeneko Bulegoa zuzentzen du,
Kultur Ikasketen irakaslea da Dusseldorfeko Zientzia Aplikatuen Unibertsitatean,
eta artista, hizlari eta egile lanetan aritzen
da nazioarteko arte-esparruan, teoria/
aktibismo urbano/espazialaren konexioan,
generoan eta arte garaikidean zentratuz.
Doderer arkitekturarako ingeniari gisa
graduatu zen Stuttgarteko Unibertsitate
Teknikoan, eta bikaintasunez lortu zuen
doktoregoa Zientzia Politikoetan, Dortmundeko Unibertsitateko Plangintza Espazialaren Fakultatean. Irakasle gonbidatua izan
zen Massachusettseko (Cambridge, AEB)
Teknologia Institutuko ikus-arteen programan, eta akademiko gonbidatua Parisko
Maison de Sciencies de l’Homme-n eta
Norvegiako Arte Garaikiderako Bulegoan.