Logo
Core, Gaston

Koreografoa, antzerki-sortzailea, komisarioa eta zuzendari artistikoa. Buenos Airesen jaioa, interprete gisa trebatu zen eta ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen Buenos Airesko Unibertsitatean. 2001etik Europan bizi da, eta Dramaturgian eta Zuzendaritzan lizentziatu zen Bartzelonako Institut del Teatre-n. Europako zinema-proiektuetan parte hartu du, eta kultura-kudeaketaren arloan lan egin du. 2012an, Hiroshima Aretoaren proiektua jarri zuen martxan Bartzelonan, eta 2021ean itxi zen arte zuzendu zuen.

Centre d’Arts Escèniques de Terrassak ekoiztutako jaialdi bat zuzendu du, eta komisario gisa parte hartu duhainbat proposamenetan. Parte hartzen duen proiektuetan, nazioarteko eszena garaikideko joerarik berritzaileenak jarri nahi ditu agerian. Koreografo gisa, “El díptico del desierto” konposizioa zuzendu du, pieza solista bat “The Very Last Northern White Rhino” eta taldeko pieza bat “Chorus” dituena.

ArtxiboAZan