Ballet klasikoan, dantza garaikidean eta arte bisualetan akademikoki trebatutako diziplina anitzeko artista. 2005ean hasi zuen ibilbide profesionala dantzari gisa, La Veronal, James Thierree, Provisional Danza, Sharon Fridman eta Emmanuel Eggermond konpainietan. 2011tik freelance sortzaile gisa aritu da, eta beste artista batzuekin lankidetzan ere bai, eta nazioarteko erakunde eta plataformen babesa lortu du. Bere sorkuntza-lanak eta interpretazioak sarituak izan dira nazioartean. Gaur egun, MANU pieza eszeniko berria sortzen ari da, Centro Coreográfico Canal-aren laguntzarekin.