Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatu ondoren, Maitane Sarralde inprobisazioaren bidez iritsi zen dantzaren esparrura. Harrezkero, dantza garaikidea sortzen eta interpretatzen trebatu da eta horretan jardun du, zirku-arteak eta arte martzialak txertatuz.
2016an dantza bertikala ezagutu zuen Magalie Lanriot-ekin, FOR Dance Theatre ikastaroan, Olga Roriz-en konpainian. Horren ondoren, Faktoria Choreografic Center-en eta Pablo Ibarluzea Nazioarteko Eskolan (Corpo Espaço Criação) trebatu zen.
2020an Marie de Jongh konpainian hasi zen lanean, “Ikimilikiliklik” eta “AMA” obretan. Aldi berean, modu autodidaktikoan landu zuen dantza-zoruaren eta arnes-dantzaren arteko transferentzia. Jakin-minak bultzatuta, hizkuntza bat garatzen hasi zen, zintzilik dauden gorputzen, sokaren eta hitzaren artean hitz egiten duena. Ikerketa horren ondorioz sortu zen bere lehen ikuskizuna: DESaNUDA.
Gaur egun, dantza “des-terratua” gidatzen duten dinamiken eta elementuen narratiba ikertzen jarraitzen du. Rigging-aren mekaniketan oinarrituta, lurraren eta airearen artean desatxikimenduz dabilen gorputzaren potentziala aztertzen du.