Amalia Fernández (Granada, 1970) Madrilen bizi da 1998tik.
Jende askorekin ikasi duen arren, Mónica Valenciano du bere irakasletzat; 11 urtez lan egin zuen harekin El Bailadero konpainian. 2005ean, bakarkako lanean hasi zen, besteak beste, pieza hauekin: Matrioshka, Kratimosha eta En Construcción; El resistente y delicado hilo musical eta Expografía. Horrez gain, elkarlanari ere ekin zion, hala nola Shichimi Togarashi eta Juan Dominguez artistekin eta Perrita China eta Nilo Gallegorekin. Amalia Fernández, aldi berean, artistei laborategietan irakasten aritzen da, eta Iyengar yogako irakaslea ere bada.