Logo
Lozano-Hemmer, Rafael (1967- )
Rafael Lozano-Hemmer (1967, Mexiko) arkitekturaren eta arte eszenikoaren arteko bidegurutzean dauden instalazio interaktiboak garatzen dituen artista elektronikoa da. Bere interes nagusia partaidetza publikorako plataformak sortzea da, galbidera eramanaz hainbat teknologia, hala nola, robotika, ordenagailu bidezko zaintza edo sare telematikoak. Argi-itzalen bere lanak fantasmagorian, inauterian eta ‘animatronikan’ inspiratuta daude eta ‘agentzia estralurtarrerako antimonumentuak’ dira. Sari ugari jaso ditu, Arte Interaktiborako BAFTA Akademia Britainiarraren bi Sari Londresen, Urrezko Nica bat Austriako Prix Ars Electronican, Wired aldizkariaren ‘Urteko Artista’ren Rave saria eta Rockefeller beka bat, beste batzuen artean.
ArtxiboAZan