Bilbo (Bizkaia),1963 Artista eta Arte eta Ikerketan doktorea (EHU/UPV). Hainbat beka jaso ditu eta azkenetako batzuk besterik ez dira hauek: l’Accademia di Spagna a Roma, 2018 eta 2016; BBVA Fundazioa; Beca Art i Natura, Farrera (La Panera, LLeida); La Cité International des Arts, Paris; Fundación Arte y Derecho; Artium Museoa eta Bilbaoarte Fundazioa.
Azkenaldian erakusketak egin ditu hemen: Fundación BBVA (Madril), MUSAC (León), Matadero (Madril), La Panera (Lleida), Tabacalera (Madril), eta lanak aurkeztu ditu beste hauetan: Museo Nacional Reina Sofía, MACBA, Fundació Tàpies, CDAN (Huesca), besteak beste. Mintegi-lantegiak ere zuzendu ditu praktika artistikoei, aktibismoari, feminismoari eta Queer teoriari buruz ARTELEKUn, Donostia, 1995-1997-2003-2006 urteetan; Sala Rekalde, Bilbo, 2008; Bizkaia Aretoa-EHU/UPV, Bilbo 2011; Tabakalera, Donostia 2014. Hainbat argitalpenetako editorea izan da, esaterako, Erreakzioa, Joyas y Caprichos eta Series Múltiples. Hitzaldian ere eman ditu museoetan, arte zentroetan eta unibertsitateetan Espainia osoan.