Logo
Ferrer, Esther (1937- )

Esther Ferrer (Donostia, 1937). 1960ko hamarkadaren erditik egiten ditu ekintzak banaka edo ZAJ taldean. Talde hori Walter Marchetti, Ramon Barce eta Juan Hidalgok sortu zuten, eta 1996an desegin zen. 60ko hamarkadaren hasieran Jose Antonio Sistiaga margolariarekin batera sortu zuen Taller de Libre Expresión (jarduera paralelo ugariren muina, besteak beste Elorrioko (Bizkaia) Eskola esperimentalarena. 70eko hamarkadaz geroztik berriro hasi zuen jarduera plastikoa, landutako argazkiekin, instalazioekin, zenbaki lehenen seriean edo Pi-n oinarritutako margolanekin, objektuekin, etab. 1999an Veneziako Bienalean Espainia ordezkatu zuen artistetako bat izan zen; 2008an Arte Plastikoen Sari Nazionala eman zioten; 2012an Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea saria; 2014an MAV saria, Marie Claire pour l’Art Contemporaine eta Velázquez saria.

Performance-artista gisa egin duen ibilbide luzean, jaialdi ugaritan parte hartu du, hala Espainian nola atzerrian. Toki hauetan erakutsi du bere lan plastikoa: Centro de Arte Reina Sofía, Madrid (Espainia), Galerie Donguy, Galerie Lara Vinci, (Espainia) - Galerie Satelite (Paris) – Galeria Trayecto (Espainia) Statsgalerie, Stuttgart (Alemania) - Koldo Mitxelena, Donostia (Espainia) - Centro Andaluz de Arte Contemporáneo, Sevilla (Espainia) - Roskilde-ko Arte garaikideko Museoa (Musee for Samtidskunst) Danimarka - Circulo de Bellas Artes - Madril (Espainia) - MOCARoma - Mexiko CF (Mexiko) - Arte Ederren Museoa - Río de Janeiro (Brasil), ARTIUM (Vitoria-Gasteiz), Els Baluard (Palma de Mallorca), G. Pompidou Kultura Zentroa (Paris (Frantzia), CGAC (Arte Garaikideko Zentro Galiziarra (Espainia), etab.

ArtxiboAZan