John Richards (1966, Erresuma Batua). Dartington College of Arts eskolan eta Yorkeko Unibertsitatean ikasi zuen, eta, 2002an, musika elektroakustikoko doktorego batekin osatu zituen ikasketak. 1999an, Andrew Hugillekin eta Leigh Landyrekin elkartu zen, De Montfort Unibertsitateko Musika, Teknologia eta Berrikuntzako ikertaldeko (MTIRC, gaur egun) kide izateko, eta, bertan, bi ikasketa abiarazten lagundu zuen: Musika, Teknologia eta Berrikuntza, alde batetik, eta Musika, Teknologia eta Interpretazioa, bestetik. Musika elektroniko garaikideari buruzko zenbait artikulu akademiko idatzi ditu, teoria postdigitala eta jarduteko eta hibridatzeko modu berriak barne hartzen dituztenak.