- Madariaga, Juan Ramón (1962- )
- Juan Ramón Madariaga Abaitua (Bilbo, 1962) olerkaria eta Euskal Filologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean.
Zenbait liburu idatzi ditu, besteak beste, Imentzioaren pergamuak (Bizkaiko Foru Aldundia, 1989), Galera errepikatuak (Susa, 1992), Elaien ausardia (Deustuko Unibertsitatea, 1993), Argia sortzen den izartegia (Alberdania, 1996) Kritikaren Saria, 1997, eta Amodioa batzuetan (Euskaltzaindia, 2001) Euskaltzaindiaren Saria, 2000. Hark egindako beste olerki batzuk Milenio. Ultimísima poesía española (Celeste Ediciones, 1999) eta Orbanak (Erein, 2012) antologietan agertu dira; azkenengo liburu horretan, 2001era arte egin duen ibilbidea laburtu da.
Ondoren, Física (Bassarai, 2001) poema-liburua argitaratu du gazteleraz, eta 2010ean Kritikaren saria eman zioten Eroriaren Logika lanagatik (Susa, 2009).
Espedizioa. Mendi ororen pisua (Txalaparta, 2015) da narratiban idatzi duen lehen lana. 2017an, Las aguas tranquilas. Ocho poetas vascos actuales (Renacimiento, 2017) antologian argitaratu zituen poemak.
- Estekak
- Euskal Idazleen Elkartea-n profila
- Auñamendi-n profila
- ArtxiboAZan