Hélène Vignal idazlea gazte-literaturan espezializatuta dago, eta bere lanak Frantzian, Italian, Txinan, Korean eta Espainian argitaratuta daude.
Belaunaldien arteko topaketa, elkarrizketa eta konfrontazioko literatura proposatzen du. Erretratatzen dituen pertsonaiak askotan beren emantzipazioaren alde borrokatzen dira, eta gai sentikorrei edo tabuei heltzen ausartzen da, guztiz sinetsita publiko gaztearekin guztia landu daitekeela, eta literaturaren zeregina pertsonei bizitzen laguntzea dela.