Logo
Seibold, Stefanie (1967- )
Stefanie Seibold artistak performanceak, instalazioak, objektuak, artxiboak, bideoa, soinua eta testua erabiltzen ditu lanean, eta komisariotzako planteamenduak/ proiektuak ere bai. Emakumeen eta ‘queer’ jarreren eragin handiko lanak biltzen dituen Performance in Vienna since the 1960s liburu luzearen egilekidea da. 2012. urtearen amaieran, Gina Pane-ren artelanari buruzko epe luzeko proiektu bat amaitu zuen, eta Gasteizko Montehermoso Kulturunean aurkeztu zuen 2011n. Toki hauetan izan du lana ikusgai: Appel Arts Center, Amsterdam; 21er Haus, Viena; Akademie der Künste, Berlin; Camera Austria, Graz; Württembergischer Kunstverein, Stuttgart; etab. Gaur egun, eskolak ematen ditu Vienako Arte Ederren Akademian, Arte Eszenikoetako eta Eskulturako Sailean.
ArtxiboAZan