Filosofian doktorea eta Filosofia Politikoko
katedraduna da Santiago de Compostelako
Unibertsitateko (USC) Filosofia Fakultatean. CIFEX (Centro de Investigación Feminista y de Estudios de Xénero) zentroaren
eta USCko Bakearen Kultura Unesco katedraren sortzaileetako bat da eta bertan
parte hartzen du. Consello da Cultura Galega kontseiluko Berdintasun Batzordeko
koordinatzailea da. Bere ikerketa-lerroek
teoria kritiko feminista, justizia sozial eta
politikoaren teoriak, herritartasuna, multikulturalismoa, berdintasuna, generoa eta
politika hartzen dituzte barne.
Hona hemen oraintsuko argitalpen batzuk: Con armas, como armas: la violencia de las mujeres, hemen: Isegoría. Revista de Filosofía Moral y Política. 46. lib.
(2012ko urtarrila-ekaina): 49-74; Vulnerabilidad: injusticias y cuidados, hemen: Margarita Boladeras (arg.): Bioética: Justicia
y vulnerabilidad. Bartzelona, Ed. Proteus,
2013, 49-82 or.; Escaping/Transgressing
the Feminine: bodies, Prisons and Wapons
of Proximity, hemen: Historical Social Research, 39. lib. (2014) 3, 115-134 or.