Janek Amerikar Ikasketetan egin zuen
doktoregoa, Brown Unibertsitatean,
Emakumeak eta Generoaren Historia,
Sexualitatearen Historia eta XX. mendeko Kultura Amerikarra espezialitateetan. Idazketan jardunaldi osoz aritu
aurretik, Ingalaterra Berriko unibertsitate-eskola eta unibertsitate onenetako batzuetan egin zuen lan: besteak
beste Harvard, Brown eta Mt. Holyoke
College delakoan.
Bere lehenengo liburuan, Desiring
Revolution, 70eko hamarkadako feministek sexualitateagatik zuten interesa aztertu zuen, baita XX. mendeko
sexuaren arloko pentsalari eta ikerlari
handiekin –Freud, Kinsey, Masters eta
Johnson– zein kontrakulturarekin eta
haren sexu-plazeraren birmoldaketarekin zuten konpromisoa ere. Garai
horretako feministak erabat kritikoak
izan ziren «sexu-iraultza» emakumeengana zabaltzeko ideiarekin.
Gehrarden azken liburuak, The Dinner
Party, Judy Chicagoren arte feministako lanik ezagunaren sortze-prozesua jarraitzen du, baita lanaren oinarri
izandako azpiegitura feminista ikusgarri eta ikusezina, eta haren ibilbide
polemikoa ere. 1990ean AEBetako
Ordezkarien Etxeak pornografikotzat
jotako The Dinner Party lanak behin
betiko egoitza aurkitu zuen 2007an
Brooklyngo Museoan, eta hantxe jarraitzen du jende askoren interesa
erakartzen.
Bestalde, Gerhard AEBetako emakumeen historiari buruzko Women and
the Making of America testuliburuaren egileetako bat da. Gaur egun
Providencen bizi da (Rhode Island).