Artearen Filosofian doktorea. “Filosofiaren Historia Modernitatean: Idealismoa eta Dialektika” irakaslea Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean. Fakultate horretako Ikerketa, Graduondoko eta Institutuetako dekanordea da, eta Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko zuzendaria. Irakasle eta/edo ikertzaile gonbidatu gisa egonaldiak egin ditu Tübingen, Zürich, Yale, Princeton, New Yorkeko Fordham, Mexikoko Monterreyko Iberoamerikar eta Teknologiko, Londresko Warburg Institute, Cambridge eta Oxfordeko unibertsitateetan. PUBLICUM (Publikoak Eraldatzen) ikerketa-proiektuaren ikertzaile nagusia da. Ikus-entzunezko diskurtsoen, drama musikalaren eta modernitatearen krisiaren osteko Europako espazio politikoaren eraikuntzaren arteko harremanak ditu ardatz bere argitalpenek. Bere liburuen artean, “Maitasunaren debekua: subjektua, kultura eta forma artistikoa Thomas Mann-en” eta “Filosofia eta Kondaira: azken modernitateari buruzko bariazioak (Tolstóitik Musilera)” nabarmentzen dira.