Logo
López Carrasco, Luis (1981- )
Zinemagilea eta idazlea, "Los Hijos" ikus-entzunezkoen kolektiboaren sortzaileetako bat da. Zuzendari gisa egindako lana nazioarteko jaialdi eta arte-garaikideko zentro askotan proiektatu da. Bere azken filma, “El año del descubrimiento” (2020), Rotterdameko Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zen eta estatuko eta nazioarteko sari ugari irabazi ditu, besteak beste, film dokumentalik onenaren eta muntaketa onenaren Goya sariak. 2023an Eleberriaren Herralde Saria irabazi zuen “El desierto blanco” (Anagrama, 2023) lanarekin. Gaur egun Gaztela-Mantxako Unibertsitatean ari da irakasle-lanetan.
ArtxiboAZan