Arte-historialari garrantzitsua da; berak egindako ‘Emakumeak, artea eta feminismoa
Frantzian 1970eko hamarkadan’ doktoretesia aurten argitaratuko da. Artearen historia garaikidea irakatsi zuen Unibertsitatean,
eta, gaur egun, Bretainiako Arte Ederretako
eskolan dihardu irakasle. Kritikari gisa, feminismoa, genero arazoak eta homosexualitatea bezalako gaiak jorratu ditu. ‘La rébellion
du Deuxième Sexe – L’histoire de l’art au
crible des théories féministes anglo-américaines’ (1970-2000) (Presses du réel, 2011)
argitaratu du, eta, gaur egun, ‘Nil Yalter, À
la confluence des mémoires migrantes, du
féminisme et du monde ouvrier’ saiakera
monografikoa jorratzen ari da. Liburu
kolektiboetan, hitzaldietan, mintegietan eta
erakusketa katalogoetan parte hartu ohi du;
artearen historiako aldizkarietan, emakumeen historiakoetan eta generoaren historiako aldizkarietan parte hartzen du; halaber, hainbat erakusketa antolatu ditu, bai
Frantzian bai beste herri batzuetan.